Alokatzeko ezinbestekoa da dokumentazioa aurkeztea. Ez baduzu, alokatu ahal izango duzu dokumentazioa duen lagun batek aldi berean alokatzen badu: biek sinatuko duzue kontratua eta zuetako baten dokumentazioa geratuko da. Biek erantzungo duzue edozein gorabeheraren aurrean.
Alokatzeko adin nagusikoa izan behar da. Bestela, gurasoak edo tutoreak egin beharko du alokairua.
Egun bateko alokairua 24 ordukoa da, hasten den unetik aurrera.
Egunka alokatzen baduzu, materiala eraman dezakezu edo lokalean utzi. Materiala zure esku dagoen bitartean, zure dokumentazioa utzi beharko duzu gordailuan, nork duen jasota gera dadin.
Instalazioen erabilera kontratuan agertzen den pertsonarentzat bakarrik da, eta ezin da eskualdatu.
Zu zara materialaren, zure segurtasunaren eta hirugarrenei eragin diezazkiekezun kalteen arduraduna.
Harreran eskura dituzu konponketen tarifa eta alokairuko materialaren prezioen tarifa (2022ko ekainaren 1ean eguneratua).
Aurretik
Irakurri alokairu baldintzak. Ados bazaude, onartu itzazu sinatuz eta utzi gordailuan indarrean dagoen NANa, pasaportea edo gidabaimena materiala duzun bitartean. Une horretan hasten da alokairua kontatzen.
Ordainketa hasi aurretik egiten da. Kontratatutako denbora gainditzen baduzu, aldea harreran ordainduko duzu.
Hastean, begiratu materialaren egoera eta jakinarazi harreran edozein akats, kontratuan idatz dezagun eta gaizki-ulertuak saihesteko.
Bitartean
Alokairuan zehar taula alda dezakezu. Abisatu harreran eta gure langileek egingo dute aldaketa, bi taulen egoera begiratu eta idatzi ondoren.
Instalazioetarako sarbidea mugatua da, baita alokairua indarrean dagoenean ere. Iristean abisatu harreran eta langileek sartzen utziko dizute.
Beste erabiltzaile batek kolpatzen bazaitu, gonbidatu zuekin zentrora etortzera konpontzeko. Uko egiten badu, jakinarazi zentroari lehenbailehen, zer gertatu den, non eta beste pertsona nolakoa zen adieraziz.
Ondoren
Itzuli materiala hondarrik gabe (gatzak ez du axola). Itsasoan edo hondartzako dutxetan garbi dezakezu.
Kontratua indarrean badago eta taula bera mantendu nahi baduzu, abisatu harreran «ERRESERBATUA» gisa markatzeko.
Amaitzean, utzi taula sarrerako «RETURNS» moduluan eta pasa harreratik zure burua identifikatzeko eta materiala begiratzeko.
Kendu neoprenoa, jarri zuzen (janzteko prest) eta eman langileei desinfektatzeko. Ondoren dutxatu ahal izango zara.
Surfean ari zarenean
Surf egin bandera urdinaren eta gorriaren artean, ur-kiroletarako eremuan.
Akatsik ohikoena da surf egiten badakizula uste izatea nahikoa esperientziarik izan gabe. Horrek hautsi egiten du ingurua, teknika eta arauak ezagutzen dituzten gainerako surflarien arteko harmonia. Alokatzen duten gehienek ikastaro bat beharko lukete: saihestu arriskuak eta ohitura txarrak, eta utzi gure metodologia erakusten surf ikastaro batekin.
Bilatu zure mailari eta helburuei egokitutako gune bat. Saihestu maila altuko surflariak dauden olatu-eremuetan sartzea: nahi gabe haien ibilbidea oztopa dezakezu.
Mantendu segurtasun-distantzia beste erabiltzaileekin eta ez hartu inoiz olaturik aurrean edo zure ibilbidean norbait baduzu.
Ez jarraitu taula gainean olatua ertzera iristen denean: hondarrean iltzatzen bada, jaistean edozein mugimenduk hautsi dezake.
Olatua ertzean bertikal altxatzen bada («orillera»), ez egin inoiz arraun perpendikularrean: taula hauts daiteke eta min har dezakezu.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.